jasangarria

Aste honetan DBH 4.mailako ikasleek josteko tailerra egin dute Cosiendoenredes fundatzaile den Sofia Jimenez-en eskutik. Iaz ikasle hauek  SkunkFunk burua den Mikel Feijoo-en moda eta jasangarritasunari buruzko hitzaldian egon ziren.

Hilabete honetan beste urrats bat emango dugu gure Zero Zabor kanpainan. Aspaldi daramagu sukaldean eta jantokian sortzen den plastikoa, kartoia eta egosi gabeko soberakinak behar den bezala kudeatzen.

Aurten,  euskararen eguna abenduaren 2an ospatu dugu, “Zaindu maite duzun hori” lelopean. Ahalegindu gara ekitaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin, eta pintxo goxoez gozatzen, izan ere, aurten ere pintxo lehiaketa antolatu baitugu.

 

Hori dela eta, ikasleak bertoko, sasoiko edota produktu ekologikoak erabiltzen animatu ditugu. Horrez gain, gela guztietan poltsak ipini ditugu plastikoa, papera eta hondakin organikoak (janaria nahiz serbilletak) batzeko eta ontzi batean olioa ere batu dugu.

 

RSS - jasangarria-era harpidetu