ortua

Zer dira hazi-bolak?  Bustinez, lurrez eta loreen haziez osaturiko bolak dira. Lehortutakoan ikasleek lau haizeetara zabalduko dituzte hamaika lekutan lorak landatzeko. 
What`s a seed ball? It`s a ball made up of earth, clay and flower seeds. Once dried the pupils will throw the seed balls outside in the hope that some flowers will see the light of day.

LH 5. mailako ikasleak poz-pozik ortura doaz, eta nahiz eta barazki asko ez ditugun lortzen beti pozgarria da uzta garaian etekinak ateratzeko.

Aurten ere konposta egiten hasi gara.

Iaz, DBH3.mailako ikasleak ortuan landatutakoa jaso eta sukaldatzeko aukera izan dute aurtengo DBH3.mailako ikasleek.

Aurten LH 5.mailako ikasleek ortua kudeatuko dute, eta dagoeneko babak, porruak eta brokoliak landatu dituzte. Tamalez berandu hasi gara eta lurra lar konpaktua zegoen ikasleek lan egin ahal izateko. Eskerrak Xabier udal ortuen arduradunarekin harreman onak dauzkagula eta guri laguntzera etorri zela eta lurra irauli zuela. Xabierren ustez lurra ez da oso ona baina konposta bikaina denez apurka-apurka aberastuko da. Zoritxarrez ortuaren kokapena ez da hoberena, oso eguzki gutxi jasotzen baitu.

Piku EA21.jpg

Urriaren 23an El Correo eskualdeko gehigarrian gure ikastolako EA21eko proiektuaren aipamena egin zen, beste bi eskolekin batera.

ORTUKO TXORIAK
Loreak, txoriak, tximeletak… zer polita da udaberria! Guztiak ikus daitezke gure ikastolaren ingurunean.

RSS - ortua-era harpidetu