bioaniztasuna

LIBERA , SEOk Ecoembes-en laguntzarekin batera antolatzen duen natura garbitzeko proiektua da  eta gure ikastolak parte hartu nahi zuen. Beraz, abenduaren 19an LH 4. mailako ikasleek beraien tutoreekin eta EA21eko arduradunarekin batera, ekin zioten lanari.

Txoko Berdea Eskolako Agenda 21eko eskaparatea da nolabait, nun argazkiak eta urteko gaiari buruzko informazioa ipintzen da.

Azken urteotan, Maribi Jugok lan honen ardura hartu du ilusioz eta beti zerbait ikusgarria egin du.

Gure aurtengo gaia zera da: “Bioaniztasuna  : Inbaditzaileak Ekidin”.

Beraz, nolabait iazko jarraipena da. Dena den, aurreko urteko gaiak ez dira inoiz ahazten eta ondorioz, hondakinak, mugikortasuna, energia, kontsumo arduratsua eta beste hainbat gai presente egongo dira. Hala ere, bioaniztasunak lehentasuna izango du, eta aurten ikusiko dugu nola hobetu daitekeen ikastolan . Bestalde,  ikusiko dugu gure ingurunean zer-nolako espezie inbaditzaileak dauden, eta bereziki prebentzio lanean murgilduko gara.

Kaixo: azken kronikako errakuntza oso erraza izan da aurkitzeko, ezta? Ia oraingoa bestea bezain erraza den!!

Asteartea, urtarrilak 19

Asmatu duzue joan zen asteko akatsa? Nahiz eta tontakeria bat izan jendeari asko kostatu zitzaion aurkitzea. Eta zer izan da? Ba, liztor asiatikoek ez dutela txinatarrez hitz egiten, hau da , ez dutela hitz egiten! kronika honetan ere bada txorakeria galanta. ia aurkitzen duzun?

 

BIOANIZTASUNA, NUN ETA GURE ATARIAN!!!

Astelehena, urtarrilak 11

Astero inguruko natur guneak aztertuko ditugu. Kronika bakoitzean akats barregarri bat egongo da. Nork aurkituko ote du?

RSS - bioaniztasuna-era harpidetu