Skip to main content

Eguzkibegi Ikastolak gonbidatuta, Roberto Aguado, Psikologia Klinikoko espezialista, izango da abenduaren 9an, 18:00etan, Torrezabal Kultur Etxean. Adituak VEC eredua (Vinculación Emocional Consciente) azalduko du, eta familien egunerokoan emozioak modu osasungarrian kudeatzeko gako praktikoak eskainiko ditu.

Hezkuntza emozionala funtsezko elementua da pertsonen garapen integralerako. Hezkuntza emozionalaren bidez, emozioak identifikatzen eta adierazten ikasten da, baita besteen sentimenduak ulertzen ere. Emozioen kudeaketa egokia ongizate emozionalarekin eta errendimendu akademikoarekin zuzenean lotuta dago eta beharrezkoa da hezkuntza emozionala curriculumaren parte izatea, ez bakarrik ikasgai moduan, baizik eta ikastetxeko bizitza osoan txertatutako ikuspegi gisa.

Ikasturte honetan familien eta ikastolako langile guztien ongizatea erdigunean jartzen ari gara Roberto Aguado psikologo klinikoaren formakuntza eta laguntzarekin. Ikasturte osoan zehar Aguado zuzendaritza taldearekin, orientazio departamentuarekin, ikasleekin, familiekin eta langileekin lan egiten ari da.

Bere laguntzari esker, ikastola guztian LEK (Lotura Emozionak Kontzientea) eredua martxan jarriko dugu, ongizate emozionala eta bizikidetza sendotuz hezkuntza komunitate osoan.

Hitzaldiak “Emozioen kudeaketa, familian ongizatea eraikitzeko / Educar sin quemarnos: gestionar nuestras emociones para cuidar las suyas” izenburua du, eta interesa duen guraso zein hezkuntza-komunitateko kide orori zuzenduta dago. Saioaren helburua da familiei laguntzea beren emozioak hobeto antzematen eta kudeatzen, haurren ongizate emozionala sendotzeko moduan

Sarrera doakoa izango da, eta ez da aurrez izen-ematerik behar. Ekimen hau Eguzkibegi Ikastolak familien osasun mentala eta hezkuntza emozionala indartzeko egiten duen lanaren parte da.