Etorkizuneko herritarrak hezteko helburua betetzeko, hainbat alderdi landu behar dira, ikaslearen garapen integrala bermatuko dutenak. Etapa bakoitzera egokituriko gure proiektuen bidez ikasleen prestakuntza bermatzearekin batera, bestelako proiektu osagarriak ere baditugu zenbait alderdiren lagungarri.
HIZPRO
Hizkuntza Proiektua
Euskara eta euskalduntasuna ardatz hartuta ikasle eleaniztuna garatzea du helburu proiektu honek. Egitasmo integrala da, eta eremu guztietan eragiten du. Helburu nagusia da ikasleak hizkuntza propioa – euskara–, eta kontaktuko hizkuntza –kasu honetan, gaztelania– ez ezik, atzerriko hizkuntza batean –ingelesa– ere nahikotasuna lortzea.
Eleanitz
Proiektu honen helburua euskal hiztun eleaniztunak heztea da, eta horretarako, euskara, gaztelania , ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza marko metodologiko eta curriculum komun batean bildu ziren. Programa honen bidez HHtik ingelesa lantzen da. DBH3.mailan arlo bat ingelesez ematen da eta DBHko ikasle guztiak frantsesa lantzen dute ikasmaterial berezien bitartez. DBH amaieran DELF azterketarako prestatzen ditugu ikasleak.
Eskola agenda 30
Naturarekiko konpromisoarekin koherentziaz jokatzeko, Agenda 21 zenari jarraipena ematen dion proiektu honekin bat egin du ikastolak. Alde batetik, ingurumenaren zaintza eta, bestetik, pobrezia desagerraraztea ditu helburu programa honek eta, gainera, ikastetxeetako urteko plangintzan eta curriculumetan nola txertatu zehazten du. Programan jasotzen diren helburuak hainbat jardueraren bidez lantzen ditugu ikastolan.
Proiektu digitala
Eguzkibegi ikastolako irakasleak aurreko ikasturtean hasitako digitalizazio bidea lantzen jarraitu dute aurten eta irakasle gehienek B1 eta B2 ziurtagiri digitala lortu dute.
Datozen ikasturteetan ere bide hau jorratzen jarraituko dugu. Ondorengo dokumentoan ikusgai duzue egindako ikastetxearen proiektu digitala.