GURE INGURUKO HEGAZTIAK

 

 GURE INGURUKO HEGAZTIAK

 

Urdaibai Bird Center-ek gure inguruan bizi diren hegaztiei buruzko ezagutza bultzatu nahi du. Horrela, hegaztiak neguan elikatzeko janari-kutxak jarrita helburu bikoitza lortu nahi da: hegaztiei laguntzea, gure inguru hurbilean elikatzeko aukera eskainita ( negua xamurragoa gerta dakiokeen) eta beraiengandik ikastea, behaketa zuzenaren bitartez identifikatzeko eta hobeto ezagututzeko.

Eguzkibegi ikastolan zazpi urte luze daramagu proiektu honetan parte hartzen eta behaketa LH 6. mailako ikasleek egiten ari dute. Janari-kutxak bikoteka jartzen dira, batek haziak ditu eta besteak, aldiz, kakahueteak. Jantoki bat ikastolako sorgalu-txabolaren ondoan dago eta beste bi ortuko sahats baten adarrean eskegita. Gehien hurbiltzen diren txoriak kaskabeltzak eta amilotx urdinak dira, baina aspaldi honetan kaskabeltz txikiak eta amilotx mottudunak ere hurbildu izan dira. Sasoi honetan lehen aldia da txori hauek ikusteko aukera izan dugula! Zein ederrak!!! Eta gainera, eskinosoa, txonta, txantxangorria, txepetxa eta mikea ere hurbildu dira!!!

Baten batek egitasmo honetan parte hartu nahi izango balu, Bird Center-ekin harremanetan ipinterik dauka, haiek baitaukate beharrezkoa den guztia . 

 

The Urdaibai Bird Center promotes awareness of the birds around us. There is a dual purpose in establishing some simple structures that serve to feed birds in winter: by helping birds, giving them the opportunity to feed in our immediate vicinity (making it easier for them to spend the winter) and learning about them, getting to know and identifying them better through observation.

We have been involved in this project for seven years at the Eguzkibegi Ikastola and the P.7 pupils have been doing the monitoring over the last few years. Regarding the feeders, there are two close to the generator which have seeds and peanuts. There are another two feeders on a willow tree branch near the school allotment. The most common birds are blue titis and great tits, but in recent years we have also had crested tits and marsh tits.. Today was  the first time we have had the opportunity to see these birds this school year! How beautiful!!! And in addition to these birds we also saw a jay, a chaffinch, a robin, a wren and a magpie also approached the feeders !!!

If anyone wants to participate in this tracking, they can contact the Bird Center, which will give them everything they need to get involved.

Etiketak: