SACRE URBANO 2019

SACRE URBANO

 

Maiatzaren 22an LH 5.mailako ikasle talde batek parte hartu du SEO Espainiako hegazti elkarteak antolatzen duen segimendu programa batean, Sacre Urbano programan, hain zuzen ere. Hau da hirugarren urtean parte hartzen dugula, eta programa honi esker jakin dezakegu zein den gure hirietan bizi diren txorien egoera, eta bide batez ondo pasatzeko aukera ere ematen digu.

 

Hamar leku ezberdinetan egon gara; 5 minutuz, isilik, entzuten eta ikusten genituen espezie guztiak apuntatzen. Arruntena txolarrea izan da baina litekeena da, oso denbora gutxian egoera hori aldatzea. Londresen, adibidez, orain dela 30 urte arruntenetariko izan arren, gaur-egun zailtasunez ikus daitezke.  Txoriak bio-adierazleak dira, eta normalean beraien populazioa behera badoa, honek esan nahi du arazo bat dagoela, eta ez soilik txorientzako. Beraz adi egon!!!

 

Guztira hamasei txori espezie ikusi edo entzun ditugu, tartean geri-txoriak, txolarreak, zozoak, txantxangorriak, sorbeltzak, enara azpizuriak, kaskabeltza handia, usoak, usapalak, buztangorri ilunak, karnabak, buztanikarak, txirriskilak, erregetxo bekainzuria, miru beltzak eta birigarroak. Iaz Madari, ikastolako guraso ohi ezagunak, erakutsi zigun nun zegoen birigarroen habia, kaleko argi baten gainean!

 

Azkenik, nahiz eta ikasle guztiek joateko aukera ez zuten izan, Gorputz Hezkuntzan edo “Ingurumen Hezkuntzan”, ja ja!!! Zapi jokoa egin zuten txori argazkiekin eta baita ere kantuekin. Beraz, hemendik aurrera ikasleak gutxienez txori baten kanta entzuterakoan identifikatzeko gai  izango dira, eta orain belarria jarriko dutelakoan nago!

 

Animo! Galdakaon ere bada zer ikusi eta zer entzun!

 

On 22nd May a group of P.6 pupils took part in the Sacre Urbano bird survey programme organized by the Spanish Birding Group, SEO. This is the third year that we have taken part and thanks to the information gathered in this programme we  can know what the state of the urban bird population is and also have a nice time.

 

We spend 5 minutes in 10 different places and write down all the birds we see and hear. One of the most common birds is the house-sparrow but even it could very easily disappear. Thirty years ago in London it was the most common species but nowadays it is hardly ever seen. Birds are bio-indicators so if the population of a bird is in decline then there most be some sort of environmental problem which will probably not just affect birds. So, we have to be on the alert!!!

Etiketak: