JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZAKO XXVII.TOPAKETAK

Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXVII. Topaketak Bilbon

Martxoaren 29an ikastolako EA21eko bi kide Bilbora joan dira Ingurugelak antolatutako Jasangarritasun Topaketetan parte hartzeko. Aurtengo gaia  “Aldaketaren aldaketa. Klima aldaketaren aurkako erronka jasangarritasunaren hezkuntzan”izan da. Hona hemen honen bideoa.

Ponentzia nagusian Edgar González Gaudianok (Instituto de Investigaciones en Educación de la Universidad Veracruzana), hitza hartu du; jarraian zenbait ikastetxeko EA21eko arduradunek eta ikasleek, beraien esperientziak kontatu dituzte. Amaitzeko, mahai-inguru bat antolatu da hainbat ingurumen-hezkuntza adituen artekoa.

Horrelako topaketak beti aberasgarriak bezain beharrezkoak dira. Nahiz eta klima aldaketak  kezkatuta egoteko arrazoia ematen digun, ezin gara ezkortasunean erori.

Hizlari batek  Hego Amerikako anekdota bat kontatu du, erakusteko zein izan behar den gure jarrera. Egun batean oihanean sua piztu zen eta kolibri bat errekara joan zen uraren bila. Beste animaliek kolibriari galdetu zioten nola pentsatzen zuen horrela sua itzaltzea eta kolibriak erantzun zien: “argi dago nik bakarrik ezin dudala ezer egin baina denon artean zerbait egiten badugu posible izango da sua itzaltzea”. Bai horixe, kolibriaren lana egin behar da, denon artean!

 

The XXVII Sustainability in Education Symposium in Bilbo

On M29th two members of the school`s Agenda 21 committee went to Bilbo to take part in the Sustainability in Education Symposium in Bilbo organized by the Ingurgela. This year`s theme was “Changing the Change. The challenge climate change presents for sustainability in education”. Here`s the link to the video.

The main speaker was Edgar Gonzáez Gaudianok (Instituto de Investigaciones en Educación de la Universidad Veracruzana) followed by pupils and EA21 school coordinators speaking about their schools`experiences and ending with a round-table discussion between various people involved in environmental education.

As always the symposium was as enriching as it was essential. Although climate change gives us reasons to be worried, we can’t fall into despair and one of the speakers told us the story of the hummingbird to show us what we should do. One day there was a fire in the forest and the humming-bird went to the river to get some water to put the fire out. All the other animals looked at her and asked how she ever expected to put the fire out. The hummingbird replied that she couldn’t do it alone but if all the animals brought some water then it might be possible.  So that’s the solution, we all have to work together like the hummingbird, everyone doing their bit!