BIZKAIGANE BARRESERRI EKOLOGIKOA

BIZKAIGANE BASERRI EKOLOGIKOA 

Azken urteotan bezala DBH 3. mailako ikasleak Errigoitin dagoen Bizkaigane baserrira joan ziren. Social Sciences gaian sektoreak aztertzen ditugu, eta bereziki ikusten dugu enpresa jasangarria zelan martxan ipini.
Bizkaigane baserria komunitatean sustraituta dagoen kooperatiboa da. Janari ekologikoa ekoizten du, bereziki gazta. Zazpi langilek lan egiten dute bertan , eta baserri baino, proiektu sozial bat da. Ez dizkiote hornitzaile anonimo bati euren produktuak saltzen, baizik eta egunero kontaktu zuzena izaten dute euren bezeroekin eskualdeko azoketan. Bisitaren amaieran hainbat gazta dastatu eta erosi zituzten ikasleek. Gurasoak ere animatu ziren gazta erosten, eta eskertzekoa da, honelako proiektuek gure babesa merezi  baitute. Eskerrik asko guztioi!

En los últimos años l@s alumn@s de DBH3 han visitado la granja de Bizkaigane en Errigoiti. En Social Sciences estudiamos los sectores y, particularmente, vemos cómo poner en marcha una empresa sostenible.
Bizkaigane es una cooperativa con sus raíces en la comunidad donde trabajan siete personas y más que una granja se puede decir que es un proyecto social. No venden a productores anónimos porque tienen un contacto directo con sus clientes en los mercados locales.
Al final de la visita l@s alumn@s han tenido la oportunidad de degustar y comprar queso. Las madres y padres también han podido comprarlo, algo que es de agradecer, ya que este tipo de proyecto merece todo nuestro apoyo. Eskerrik asko guztioi!!