Euskal-truke merkatua, erdu eta trukatu!

Euskal-truke merkatua, erdu eta trukatu!
Domekan, abenduaren 2an, Galdakaoko I. Euskal-Truke Merkatua egingo dugu Iturrondo
plazako Euskaraldiaren karpan, 12:00etatik 14:00etara.
Euskal-Truke Merkatuan parte hartzeko behar duzun gauza bakarra trukerako zeozer ekartzea
da. Baina, zer? Edozein gauza: jostailuak eta jokoak, arropak, liburuak, poltsoak, margoak...
Dagoeneko erabiltzen ez duzun, eta batzuetan estreinatu ere egin ez duzun gauzaren bat,
etxean bazterren baten duzun hori, edozein gauza ekarri zenezake trukerako.
Euskaraldiaren hamargarren egunean, euskaraz bizitzeko aukera parebakoa duzu Euskal-Truke
Merkatua, Belarriprest eta Ahobizi artean trukean egiteko.
Adin muga bako merkatua da hau, Galdakaoko ume, gazte zein heldu guzti-guztiak
gonbidatuta zaudete! Erdu eta egin truke!
Eta, hurrengo egunean, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Euskaraldiaren 11. eguna,
azkenengoa, izango da.

Mercado Euskal-truke, ¡acércate a intercambiar!
Este domingo, 2 de diciembre, realizaremos el I Euskal-truke Merkatua de Galdakao de 12:00
a 14:00 en la carpa de Euskaraldia situada en la plaza Iturrondo.
Lo único que necesitas para participar en Euskal-Truke Merkatua es traer algo para
intercambiar. ¿Pero qué? Cualquier cosa: juguetes, ropa, libros, bolsos, pinturas...artículos que
ya no utilizas o que incluso no lo has estrenado, cosas que tienes en un rincón de tu casa,
puedes traer cualquier cosa para el intercambio.
En el décimo día de Euskaraldia, Euskal-Truke Merkatua te ofrece una oportunidad
inmejorable de intercambiar cosas entre “Belarriprest” y “Ahobizi”.
Es un mercado sin límite de edad, al que estáis invitadas todas las personas, niños y niñas,
jóvenes y personas adultas de Galdakao. ¡Acércate e intercambia!
Y al día siguiente, 3 de diciembre, Día del Euskara, será el undécimo y último de Euskaraldia.

Informazio gehiago:
www.euskaraldia.eus
galdakao@euskaraldia.eus