ERRIGORA, EGIN ESKARIA!

EGIN ESKARIA https:errigora.eus webgunean edo bestela erantsitako eskari-orria inprimatu eta ekarri ikastolara.

"Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez 800.000€ bideratu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak dituen erronkak oso handiak dira eta inoiz baino garrantzitsuagoa da urriaren 25etik azaroaren 14ra saskiak eskatu eta denon artean putz egitea gure hizkuntzak hegan egin dezan."

"Urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da 2018ko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina eta Nafarroako parlamentuko erabilera anitzeko aretoan egin dugu gaur haren aurkezpena, Errigoraren komunitatea osatzen duten ekoizleak, herrietako sareko boluntarioak, kontsumitzaile arduradunak, euskalgintzako eragileak eta bidelagunak bilduta. Ekimenaren izenean Ibai Sueskun eta Iker Ajuriagerra aritu dira eta Argiñe Korta, Aitziber Lizeaga eta Alizia Iribarren, hurrenez hurren, zonaldeko ikastolen, Sortzen elkartearen eta AEKren izenean, urte hauetan euskarari bideratutako 800.000 euroen hartzaile diren aldetik."

"Ezbairik gabe, Nafarroa hegoaldeko ikastolentzat ekarpen garrantzitsua izan da urteotakoa. Egoera ekonomiko zailean dira eta Argiñe Kortak adierazi duenez, arnasa lasaiago hartzeko balio izan die orain arte jasotakoak. Hutsuneak bete eta konponketak egiteko erabili dute dirua, baina hortik harago, erronka berriei heltzeko beharrezko hainbat inbertsiori aurre egiteko aukera ere eman die. Gelak hornitzeko materiala erosteko, IKTetan inbertitzeko, azpiegiturak egokitzeko, berogailu sistemak hobetzeko, ingogailua egiteko…  Zerrenda oso luzea da eta zaila da laburtzea." (Iturria: errigora.eus)

Informazio gehiago erantsitako txostenean.