ANIZTASUNAREN TRATAERA

Urriaren 25ean FEVASek irisgarritasun kognitiboari buruzko jardunaldi bat antolatu du. Bertan Mercedes Belinchón aditua egongo da beste batzuen artean. Dakizuenez, gure ikastolak aniztasunari trataera emateko jarduera desberdinak egiten ditu geletan zein geletatik kanpo. Horregatik gure irakasleak diren Aintzina Lekue eta Edurne Díez jardunaldiko hizlariak izango dira. Euskalduna Jauregian elkar ikusiko dugulakoan!