BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO ESKOLA

BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO ESKOLA

Orain dela sei hilabete Bidezko Merkataritzaren Aldeko Eskola bihurtu ginen, baina gaur arte ez dugu ziurtagiria jaso. Azkenean, ekainaren 8an ikastolan antolatutako ekitaldi batean gure ziurtagiria jaso dugu PROYDE-PROEGAren eskutik.

Ospakizun polita izan da; DBH 3Bko ikasle talde batek “Han eta Hemen” sketch-a antzeztu du. Bertan, hemengo ekoizleek zer-nolako arazoei aurre egin behar dioten erakutsi da, eta baita,  garatzen ari diren herrietan bizi diren ekoizleek ere.

Ingurumen Gelako koordinatzailea den Miren Aguirreazcuenagak hitza hartu du, eskertzeko ikastolaren konpromisoa bidezko merkataritzarekin eta kontsumo arduratsuarekin oro har. Bestalde,  Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea, etorri zaigu eta ziurtatu digu Galdakaoko udalak ere urrats batzuk emango dituela bidezko merkataritzari bultzada bat emateko Galdakaon.

Jarraian ikasle neska talde batek dantza desberdinak dantzatu ditu, ikastolan erabiltzen ditugun bidezko merkataritzako produktuen jatorrizko dantzak alegia. Azken dantzarekin batera, lau neskek “tokeak” eman dituzte “Garbi jokatu, danok irabazle” leloa duten baloi berriekin. Oso ikuskizun polita eskaini dute, eta ondoren Proyde-Proega Fundazioko arduraduna den Idoia Azpilicuetak zoriondu gaitu egindako lanagatik ziurtagiria eman baino lehen.Eta amaitzeko Euskeraz Bizi-k antolatutako Futbito finala jokatu da baloi berriarekin.

Han eta Hemen

Dantzak eta Bidezko Merkataritzako Produktuak