Sustrai Colirarekin solasaldia

SUSTRAI COLINAREKIN SOLASALDIA

DBHko 1.mailako ikasleek Euskara arloan “H gabe” liburua irakurri ondoren, apirilaren 23an Sustrai Colina idazlea bisitan  etorri zitzaigun bere liburuaz hitz egiteko. Ordubete inguruko hitzaldia izan zen, eta ikasleek prestatutako hainbat galdera interesgarri egin zizkioten. Ez hori bakarrik, Irati Uriarte eta Lierni Recarte aurkezleek ezin hobeto kudeatu zuten hizketaldia.

Berak esandakoaren arabera, oso solasaldi interesgarri eta atsegina izan zen, neska-mutilen jarrera oso egokia izan baitzen.

 

Eskerrik asko Sustrai! Bueltan espero zaitugu .