Natura eskura Sacre Urbano

Aprilaren 18an eta 19an LH 5.mailako bi talde batek parte hartu du SEO Espainiako hegazti elkarteak antolatzen duen segimendu programa batean, Sacre Urbano programan,hain zuzen ere. Programa honi esker jakin dezakegu zein den gure hirietan bizi diren txorien egoera, eta bide batez ondo pasatzeko aukera ere ematen digu.

Hamar leku ezberdinetan egon gara; 5 minutuz, isilik, entzuten eta ikusten genituen espezie guztiak apuntatzen. Arruntena txolarrea izan da baina litekeena da, oso denbora gutxian egoera hori aldatzea. Londresen, adibidez, orain dela 30 urte arruntenetariko izan arren, gaur-egun zailtasunez ikus daitezke.  Txoriak bio-adierazleak dira, eta normalean beraien populazioa behera badoa, honek esan nahi du arazo bat dagoela, eta ez soilik txorientzako.

Guztira hamalau txori espezie ikusi edo entzun ditugu, tartean txolarreak, zozoak, txantxangorriak, sorbeltzak, enara azpizuriak, kaskabeltza handia, usoak, usapalak, txorruak, txioak, buztanikarak, txirriskilak, erregetxo bekainzuria eta birigarroak. Azken honen kabia ikusi dugu kaleko argi baten gainean, ikastolako guraso ezaguna den Madari-ri esker. Zelako lekua kabia egiteko!!!

Hemendik aurrera ikasleak txori bat kantatzen entzuten dutenean adiago egongo direlakoan nago!

Animo! Galdakaon ere bada zer ikusi eta zer entzun!

EA21Piku EA21.jpg