KLIMA ALDAKETA

Martxoaren 15ean BC3 Klima Aldaketa Ikergai Zentroko kide den Elisa Sainz de Murietak DBHko 1.mailako ikasleei azaldu die zertan datzan klima aldaketa eta zein izan daitezkeen irtenbide posibleak. Elisak ikasleak animatu ditu parte hartzen, eta hainbat eztabaida interesgarri sortu dira. Argi dago Klima Aldaketa gaiak gaurkotasuna daukala, eta horren aurrean, norberak zerbait egin dezake bere eguneroko bizitza gero eta jasangarri izan dadin. Animo! Urrats txiki guztiak lagungarriak dira-ta!

Etiketak: