50/50 PROIEKTUA

Dakizuenez, aurtengo gaia “klima aldaketa aurrean, zer...?” hori dela eta pentsatu dugu ideia ona izango dala energia auditoria egitea. Beraz, harremanetan jarri ginen gure argi indar hornitzailea den goiener-ekin, eta eurek proposatu ziguten, ekoon kooperatiba energetikoaren bidez, 50/50 proiektuan parte hartzea eta, bide batez, auditoria egiteaz gain, ikas-komunitate osoa inplikatzea lan pedagogikoa eginez. Beste hainbat lekutan oso emaitza onak eman dituenez uste dugu hemen ere etekinak aterako ditugula!

Eta zergatik deitzen da 50/50? Lortuko dugun aurrezpenaren %50 zentrora itzuliko da, eta denon artean erabakiko dugu diru hau nola erabili. Gainontzeko %50 aurrezpena eraginkortasun neurriak ezartzeko eta instalazio berriztagarriak garatzeko erabiliko da.

Dena den, laster informazio osoa panel batean ipiniko dugu eta ikas-komunitate osoaren inplikazioa eskatuko dugu proiektu hau aurrera eramateko.