EUSKARAREN EGUNA

Aurten,  euskararen eguna abenduaren 2an ospatu dugu, “Zaindu maite duzun hori” lelopean. Ahalegindu gara ekitaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin, eta pintxo goxoez gozatzen, izan ere, aurten ere pintxo lehiaketa antolatu baitugu.

 

Hori dela eta, ikasleak bertoko, sasoiko edota produktu ekologikoak erabiltzen animatu ditugu. Horrez gain, gela guztietan poltsak ipini ditugu plastikoa, papera eta hondakin organikoak (janaria nahiz serbilletak) batzeko eta ontzi batean olioa ere batu dugu.

 

Gainera, hiru sarien artean bat pintxorik jasangarrienenarentzat izan da. Beste bi sariak Imanol Urbieta eta Eguzkibegi 50. urtemuga sariak izan dira. DBH2Ako ikasleek Txantxangorri izeneko pintxoarekin Eguzkibegi 50 saria irabazi dute; Imanol Urbieta saria HH5Ako ikasleek Itsasbasoko nahaskia pintxoarekin eta, pintxo ekologikoaren saria LH6ko ikasleek lortu dute.

Bertaratu diren gurasoei, Intxaur Eko Dendan erositako zuku ekologikoa eta ikasleek eurek egindako 600 pintxotik gora eskaini dizkiegu.

Galdakaoko Udalak, era berean, hainbat ekimen bideratu ditu ikasleei begira; horien artean, DBHko 3.mailako ikasleek herrian beste 3 ikastetxerekin batera, flashmove batean parte hartu dute, eta DBHko 4.mailako ikasleek, aldiz, udalak antolatutako berbodromoan parte hartu dute. Udalak banatutako eta sobera geratutako txokolate beroa ikasleei eskaini die.