Gure ikastolan lan egiteko
Gure Ikastolan lan egin nahi baduzu, bidali iezaguzu zure curriculum vitae honetara: kurrikulumak@eguzkibegi.net . Postak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Aukera ezazu jarraian agertzen den taulako esparrua zure profilaren eta interesen arabera
- Esparru horri dagokion gaia (formatua gordez) idatzi beharko duzu posta elektronikoaren gaia atalean.
- Interesatzen zaizun esparru adina posta bidal dezakezu, bakoitzean dagokion gaia era literalean idatzita.
- Adieraz ezazu hizkuntzetan zein titulazio daukazun:
- Euskara hutsean eta aurreko baldintzak betetzen dituzten lan eskaerak baino ez dira kontuan izango.
LAN ESPARRUA | GAIA |
HHko teknikaria | CV_HH_TEKNIKARIA |
HHko irakaslea | CV_HH_IRAKASLEA |
LHko irakaslea | CV_LH_IRAKASLEA |
LHko ingeles irakaslea | CV_LH_INGELESA |
LHko eta DBHko musika irakaslea | CV_MUSIKA |
Pedagogo Terapeutikoa | CV_PT |
Heziketa premia bereziko laguntzailea | CV_HPBL |
Orientatzailea | CV_ORIENTATZAILEA |
DBHko matematika, natur zientziak, fisika eta kimika, biologia edota geologia irakaslea | CV_DBH_ZIENTZIAK |
DBHko informatika edota teknologia | CV_DBH_TEKNOLOGIA |
DBHko euskara irakaslea | CV_DBH_EUSKARA |
DBHko gaztelania irakaslea | CV_DBH_GAZTELANIA |
DBHko ingelesa irakaslea | CV_DBH_INGELESA |
DBHko gizartea irakaslea | CV_DBH_GIZARTEA |
LHko eta DBHko gorputz hezkuntza irakaslea | CV_GH |
IKT teknikaria/dinamizatzailea | CV_IKT |
Eskolaz kanpoko ekintzetako begiralea | CV_EKE |
Mantenuko arduraduna | CV_MANTENUA |
Administraria edota idazkaria | CV_ADMINISTRAZIOA |
Sukaldaria | CV_SUKALDARIA |
Lege oharra:
Datu Pertsonalak Batesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, zure datu pertsonalak CV fitxategian sertuta daudela eta horren helburua ikastoletan lan egiten eta lan egin nahi duten pertsonen currikulumak kudeatzea dela jakinarazten dizugu. Datu horiek ikastolak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira eta administrazio publikoei, selekzio enpresei, nahiz ikastolen elkarteei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.
Fitxategi horien erantzulea EGUZKIBEGI IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Egia Auzoa, 11 48960 Galdakao helbidera eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.
OHARRA: Curriculum biltegi hau ikasturtero hustu eta berritu egingo da. Beraz, urtero, martxoaren15etik aurrera kurrikuluma eguneratuta bidali beharko da.