ERRIGORA, OINAK LURREAN KANPAINA ABIAN

Errigoraren komunitatea koskortzen ari da. Gero eta gehiago dira kontsumitzeko erak aldatzeko hautua egin duten herritarrak eta, ondorioz, gero eta gehiago ekoizteko erak aldatzen ari diren nafar ekoizleak, emeki, baina pauso sendoz, tokiko elikadura-sistemen alde eginez. Errigorak ekoizleen testigantzak jaso eta bideo erreportaje honetan bildu ditu.