DBH-RAKO EUSKARAZKO MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

 

Aurten mikroipuin lehiaketaren I. edizioa antolatu eta landu dugu DBHko ikasleen artean, euskarazko literatur zaletasuna bultzatzeko helburuarekin.

Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunaren harira, DBHko ikasleei mikro-ipuin lehiaketaren berri eman zitzaien. Lehiaketa honetan nahi izan duenak parte hartu ahal izan du, DBH1etik DBH4ra bitarte. Lanek baldintza batzuk bete behar izan dituzte, batetik, 150 hitzeko muga, eta bigarrenik, honako hasiera honi jarraipena eman behar zioten “Atea ireki eta hantxe ikusi zuen…”.  

3 asteko epea eman zitzaien lanak aurkeztu ahal izateko, epea amaitutakoan hainbat lan jasota, 1. ziklorako eta 2. ziklorako lanik onenei 50 euroko Elkarren gastatzeko bonoa, Diploma eta “Binke” aldizkarian lanak argitaratzearekin saritu ditugu. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta Zorionak irabazleei.

  1. zikloko irabazlea: Uxue Rasche, lana: “Liburu berdea.
  2. zikloko irabazleak: Aimar Gómez eta Aingeru Rasche, lana: “Etsaia eta ni.