ESenRED. NAZIOARTEKO GAZTEEN KONFERENTZIA.

ESenRED deritzon estatuko Eskola Jasangarrien Sareak aurtengo Nazioarteko Gazteen Konferentzia, CONFINT, Guadarraman antolatuko du. Prozesua hainbat fasetan gauzatzen da. Lehenik eta behin, urterik urte, eskola bakoitzeko CONFINT antolatzen da. Ondoren, ikasturte amaieran, komunitate mailakoa egiten da eta, azkenik, estatu mailakoa. Tarteka Europa mailakoa ere antolatzen da, baita mundu mailakoa ere! Gurera ekarrita, Eguzkibegi ikastola Eskola Jasangarria agiria duenez gero, IRAES-ek ( Iraunkortasunerako Eskola egitasmoa ) zabaltzen dituen lan proposamenak bideratzen ditu. Bestetik, ikastolako IRAES-Taldeak  CONFINT-a  ere antolatzen du eta pare bat ordezkarik Euskadiko CONFINT-en ere parte hartzen du. Aurten, Euskadiko Autonomia Erkidegoko CONFINT-eko ordezkariek zortzi ikasle hautatu dituzte Espainiako CONFINT-en parte hartzeko. Horien artean dago gure DBH 3.mailako ikaslea den Ainara Ortun. Hori horrela izanik, urriaren 3tik urriaren 7ra, Ainarak, beste 100 ikasle-ordezkarirekin batera, honako gaiaren inguruan jardungo du:  “Eskola eraldatzen, gure herriak eta hiriak eraldatzeko. Amets egingarria!” Aukera paragabea izango du Ainarak bere adin bereko beste ikasle batzuekin egoteko. Bertan, hainbat proposamen eztabaidatuko dituzte eta ziur gaude CONFINT-etik etekin handia aterako dugula bai Ainarak, baita gure ikastolak ere. Zorte on, Ainara! Irrikitan gaude zure CONFINT-eko erreportaiak entzuteko!

ESenRED is a statewide Network of Sustainable Schools and this group will organize this year's State Confint in Guadarrama. It is important to remember that Confint is an International Youth Conference. The whole Confint process takes place in several phases: On the one hand, a Confint is held in schools every year. Then, at the end of the school year, a Confint is held at the regional level and, finally, at the state level. a European Confint or even a world-wide Confint is also held. As our school is officially a Sustainable School, there is a group in the school which focuses on the work proposals proposed by IRAES (Schools for Sustainability). Apart from that, it is this group that organizes the school Confint and then sends representatives to the regional Confint. This year’s Euskadi Confint representatives have chosen eight students to represent Euskadi at the state Confint in Sevilla.  Among them is our Year 10 student Ainara Ortun. So, from October 3 to October 7, Ainara, along with 100 other student representatives, will attend the conference to discuss the following topic: “By transforming our schools, we can transform our towns and cities. Not just a dream!.” It will be a great opportunity for Ainara to be able to be with students of her own age. She will also have the opportunity to discuss various proposals with the other representatives and we are sure that she will greatly benefit from this Confint, as will our school. Good luck Ainara! We look forward to hearing your reports.