BAIETZ 2.557 KM BATU KORRIKA DENON ARTEAN!!

Korrikaren 2019ko azken edizioak “Klika Korrika” lelotzat izan zuen, Garesen hasi eta Gasteizen amaitu zen eta guztira 2.557 km osatu zituen Euskal Herri osoan. Aurten osasun-egoerak baldintzatuta, AEK-k urtebetez atzeratzea erabaki duen arren, ikastolan Korrika eta euskararentzat ez dagoenez atzerapenik, erronka hau luzatu nahi dizuegu:

Banaka, zein lagunekin; familian, zein koadrillan; nahi duzuenekin batera, Korrika zein oinez, bizikletan zein patinetean metroak, kilometroak egin eta denon artean metatzea, harik eta aurreko edizioko 2.557 km-ak osatu arte.

Nola??

Nahieran egindako km kopuruaren erregistroa behar dugu helburua lortzeko! 

Horretarako, egindako distantzia jasoko duen app edota sakelekoari Argazki edo pantailaren kaptura bat egin, eta ostean, ESTEKATU DUGUN Drive FORMULARIOAn erregistratu beharko duzu honakoa adierazita:

  • Nork bete duen erronka: izen- abizenak
  • Argazkia igo: adierazteko egindako distantzia kopurua.  Igotzen duzun dokumentuari distantzia egiten duen pertsonaren izena_abizenak izena jarri.
  • Nahi izanez gero, burutu duzun ekintzan zehar ateratako argazkiren bat gehitu dezakezu atal honetan! Hauek ikastolako web orrialdean edo/eta sare sozialetan zabaldu eta dinamika ezagutarazteko erabiliko dira. 

Oharra: erronka taldean egin baduzue, argazkia bidali distantzia totalak batu ditzagun, ez soilik argazkia bidaltzen dituenarenak.

 

Zaindu maite duzuen hori!!

Tipi, tapa, tipi, tapa…...KORRIKA!!