EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUARI BURUZKO UDAL DIAGNOSTIKOA.

 

 

EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUARI BURUZKO UDAL DIAGNOSTIKOA.  

Urtero bezala, Udal Diagnostikoa egin dugu Eskola Agenda 2030 barruan, herri mailan aztertu dugu urteko gaiaren alderdi bat, hain zuzen ere. Aurtengo gaia  Garapen Iraunkorrerako 12. Helburua denez, Ekoizpen eta kontsumo arduratsua aztertu dugu.

Hori aurrera eraman ahal izateko, DBH 1. mailako eko-ordezkari talde gogotsu bat Galdakaora jeitsi da Ortzadar ingurumen-taldeak prestatutako ikerketa lanari ekiteko. Lehenik eta behin, EA 2030 proiektua eta Udaleko sentsibilizazio-kanpainak herritarren artean ezagunak diren ala ez jakiteko, oinezkoei zenbait galdera egin zaie. Ondoren, kontsumo ohiturei eta zabor kudeaketari buruzko galderak ere egin zaizkie. Eta azkenik, bizpahiru denda bisitatu eta zabor-gune bat ere aztertu dute. Datozen asteetan beste talde batzuek ere galdetegi bera zabaltzea espero dugu.

Hona hemen ikasleek egindako diagnostikoa:

  1. Orohar, jendeak badaki Eskolako Agenda 21 / 2030 proiektua zer den, baina   Ekonomia Zirkularra eta Trantsizio Erakundeak  zehazki  ez dira oso ezagunak.
     
  2. Eroski supermerkatuek ahaleginak egiten dituzte solteko produktuak “a granel” eskaintzeko,  Covid dela medio kopurua murriztu egin behar izan den arren. Bestalde, gero eta produktu ekologiko aukera zabalago eskaintzen du eta barazki eta fruituentzako poltsa biodegradagarriak ere erabil daitezke. 
     
  3. Bada joera bat prezio merkeago bat eskaintzeko iraungitze-data hurbiltzen denean. Saltzen ez bada, alferrik galdu baino lehen produktuak elikagai-taldeei ematen zaizkie.
     
  4. Alde negatiboen artean, produktu mordo bat urrutitik datorrela eta plastiko asko erabiltzen dela.
     
  5. Galdakaok Koopera bezalako denda bat izatea aukera handia da. Ikasleek 2. eskuko arropa eskaintza ikusi dute  eta zerbait erosten itzultzeko asmoa ere badaukate. 
     
  6. Zabor kudeaketa dela eta, ezin izan genuen jendea zaborra botatzen ikusi, baina elkarrizketaturiko jende gehienak birziklatzen duela ziurtatu digu eta batzuek noizbait janari soberakina Hozkailu Solidarioari eman diotela ere.

 

Diagnosis of Responsible consumerism and production

As part of the School Agenda 2030, we carry out an annual Municipal Diagnosis, which examines one aspect of the year`s topic in the town.

This year's theme is the 12th Goal 12  Sustainable Development, so we had to look at responsible production and consumption. In order to carry this out, an enthusiastic group of DBH 1 Eco-representatives went into town to carry out a survey prepared by the Ortzadar Sustainable Development group: They then asked questions about consumer habits and waste management. Finally, they visited two or three shops and also had a look at a rubbish disposal area. we hope that some more groups will have the chance to do the same survey in the coming weeks.

Here is the diagnosis made by the students:

  1. In general, people know what the School Agenda 21/2030 project is, but not exactly what the circular economy and or what the Transition institutions are.
     
  2. Eroski is working hard to offer products without packaging in its supermarkets, although the number of products offered had to be reduced due to Covid. 
     
  3. It also offers a wide range of organic products and biodegradable bags for vegetables and fruits can be used.
  4. There is a tendency to offer a special price when the expiration date approaches. If it is not sold before when the recommended selling date expires, the products are given to food groups.
     
  5. On the downside, most of the products come from afar and a lot of plastic is used to package them.
     
  6. Galdakao is lucky to have a shop like Koopera. The students have seen the offer of second hand clothes there and plan to go back to buy something another day.
     
  7. In the rubbish disposal area, we couldn’t see people throwing out rubbish but most of the people in the interviews insisted that they recycled and some gave the Solidarity Refrigerator leftover food.