SACIN: NEGUKO TXORI SEGIMENDURAKO PROGRAMA

                                                                                           

Urtero parte hartzen dugu Urdaibai Birdcenter-k antolatzen duen Inguruko Hegaztiak izeneko txori behaketan, eta aurten, beste urteetan baino apur bat beranduago bada ere, LH 6. mailako ikasleekin hasi gara. Udaberrian SEOk antolatzen du Sacre Urbano txori segimendu programa, baina zoritxarrez iaz ezin izan genuen parterik hartu Covid-19 zela eta. Beraz, aurten Sacin neguko txori segimendurako programan parte hartzea erabaki dugu. Joan zen ostirailean DBH 1. mailako talde txiki batek aukera izan zuen Galdakaotik bi orduko ibilbide bat egiteko, ikusten eta entzuten zituzten txori guztiak apuntatzen. Plazer hutsa izan zen ikasleen ilusioa eta interesa ikustea. Bide batez, loretan zeuden lorak ere apuntau genituen. Pena bakarra izan zen ikasle guztiekin horrelako irteera egiteko aukera ez izatea, baina talde txikietan soilik egin daiteke!

Every year we take part in the Garden Bird Watch organized by the Urdaibai Birdcentre, and this year we have started a little later than in other years with our 6th Form primary school pupils. In the spring the Sacre Urbano bird tracking programme is organized by SEO but unfortunately we couldn’t do it last year due to Covid-19. So this year we have decided to participate in the Sacin winter bird tracking program. So last Friday a small group of 1st year Secondary School pupils had the opportunity to take part in a two-hour walk round Galdakao to note down all the birds they saw and heard. It was a real joy to see the enthusiasm and interest shown by the kids. By the way, we also noted down the many flowers that were in bloom. The only negative side to this is the fact we are not able to make such an outing with all the students as it can only be done in small groups!