SORMENE ABIAN DA

Sorkuntzen plaza berri sortu da Galdakaon, eta abenduaren 14tik 20ra bitarte ibiliko da, Ikastolako ikasleek ere parte hartu dute ikusle legez.

Abenduaren 14tik 20ra, kultur plaza berri bat izango du Galdakaok: euskal kultur ekosistema ureztatzera datorren plaza berri bat. Antzerkia, musika, dantza, literatura, bertsoak, ilustrazioa; aurkezpenak, tailerrak, solasaldiak, ikuskizunak; aurrez aurre Torrezabaleko plaza fisikoan, zein plaza birtualean streaming bidez jarraitzeko ekitaldiak…

Gaur, astelehena, Irrimarra bikote artistikoko Karmele Gorroño autorearen tailerraz gozatzeko parada izan dugu. Bihar, hilak 15, Imanol Epeldek literatur tailerra eskainiko duela ere bertan izango dira ikasleak.Etzi Andra Mari dantza taldearenera hurbilduko dira txikienak, azkenik, barikuen Musika tailerrean parte hartuko dugu.