JON ARRETXE IDAZLEAREN BISITA IZAN DUGU

Jon Arretxe Idazlearen bisita ikastolan

   Ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek abenduaren 1ean Jon Arretxe idazle basauritarra hartu zuten haren “Beti iparralderantz” liburua hizketagai.

   Urtero legez, eta nahiz eta 2020 hau erabat bitxia izaten ari den, aurten ere Galdakaoko Udalaren Euskara sailaren “idazleak ikastetxean” programaren baitan, gure ikasleek gelan irakurritako liburu baten harira, haren egilearekin ordubetez kontu-kontari aritzeko aukera paregabea izan dute. 

   Jon Arretxek liburuaren sorkuntzan, garapenean edota hari buruzko litertur-tertulietan jasotako bizipenak, istorioak eta komeriak elkarbanatu zizkien ikasleei. Gure ikasleek adi eta txukun egin zizkioten galderak Jon Arretxeri, eta honek aitortu zien bere idazle ibilbidearen mugarrietako bat, Eguzkibegin izan zuela, izan ere, bertan eskaini zuen bere lehen literatur hitzaldia. Egunero ez dugu izaten euskal idazle entzutetsu bat gure artean, beraz, ikasleek zein Jonek berak, pozik maitu zuten saioa.