BOOKTUBER ETA AGENDA LEHIAKETARAKO SARIKETA-EKITALDIA

   

Eguzkibegi ikastolako DBHko ikasleek 2019/2020 ikasturteari zegokion Booktuber eta Agenda lehiaketako sariak jaso zituzten abenduaren 3an, Galdakaoko Udalak antolatutako euskararen egunaren ekitaldiaren baitan

   Booktuber lehiaketa herri mailako DBHko ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute, euskarazko liburu bat irakurri eta hari buruzko kritika literarioa bideoz grabatzean datza lehiaketa.  2. zikloko sari nagusia Lian Etxebarria eta Amaia Rodriguezek jaso zuten, eta ikastolako lanik onena, barriz, Amaiur Artetxek. 

   1. zikloko lanari dagokionez, Aroa Uriartek eskuratu zuen. Diploma eta aipamenaz gain, herriko dendentan gastatzeko bonoa eskuratu zuten ikasleek. 

   Marrazki lehiaketari dagokionean, Galdakaoko DBHko ikastetxeetako ikasleek hurrengo ikasturtean erabiliko duten agendaren azal eta kontrazalerako marrazkia egiten dute, eta lanik onenak erabiltzen dira horretarako. Azalaren diseinua ikastolako ikasle izandako Eneko Zubiaurrek landu zuen, eta ikastolako 1. zikloko lanik onena, barriz, Izaro Santosentzat eta 2. zikolokoa Unai Rubiok hain zuzen ere.