GALES

Urtarrilak 22an, Galeseko irakasle eta zuzendari talde bat etorri da ikastolara, alde batetik ikastolen proiektua zer den ezagutzeko, eta bestetik Agenda 21 proiektua ere ezagutzeko. Lehenengo aurkezpenak eta azalpenak eman ondoren, ikastola erakutsi diegu DBH eta LHko ikasle gogotsu batzuen eskutik. 

Txoko Berdea ikusi dute eta ondoren, LH 3. mailakoen gelara joan gara. Ikasleek “narkiso” loreen (Gales herriaren ikur nazionala) marrazkiekin horniturik eta “Croeso” (“ongi etorri” esan nahi du galesez) idatzita zuen kartel polit batekin apaindu dute gela. Gure bisitariak hunkiturik egon dira.

Jarraian kanpora joan gara, LH 6.mailakoek asteroko txori-segimendua zelan egiten duten ikusteko. Ondoren, DBH 4.mailako gela bat ezagutu dute. Gustora ibili dira bai Galestar irakasle-taldea, bai ikasle-gidariak. Amaieran, etorritako eskola bateko zuzendariak eskatu digu harremanetan jarraitzeko; ziurrenik harremanak sakonduko ditugu gure bi eskolen artean. Eta nork daki, agian proiektu bat elkarrekin egin ahal izango dugu. Estoniako eta Irlandako eskola birekin ere harremanetan gaude, beraz, dena da posible. 

Eta amaitzeko, Berrizteguneko Jasone Aldekoari ere eskerrak eman behar dizkiogu  bisita hau gauzatzeagatik!

 

Today, January 22nd, a group of Welsh teachers came to our school to find out about what it means to be an ikastola, and also to find out something about our Agenda 21 project. After the first presentations and explanations we went on a visit of the school with the enthusiastic help of some Secondary and Primary school pupils. After seeing our Txoko Berde (Green Corner) we went to Yolanda Aranaz`s Primary 4 classroom. Yolanda`s pupils had made a special effort to decorate the room with drawings of daffodils, the Welsh national symbol,  and a Welcome sign in Welsh, Croeso, which was much appreciated by our visitors.

 

Then we went outside to see the bird feeders and an explanation on how the P.7 pupils carry out the bird count every week. After that we went into a Fifth Form classroom to ask the pupils there some questions. Both the pupils and the teachers enjoyed the visit and at the end the head of one of the schools officially requested to keep the contact between or two schools. Who knows, we could well end up doing a project together. We have already established relations with a school in Estonia and another in Ireland so everything`s possible. Finally, a word of thanks to Jasone Aldekoa from the Berriztegunea (Schools`Resource Centre) for her kind help in facilitating this visit.