Otsailean Garabide gobernuz kanpoko erakundeko kidea den Arkaitz Zarraga filologo, euskaltzale eta Basauriko Udal Euskaltegiko zuzendariaren bisita izan dute DBH3ko ikasleek. Hizkuntzalari santutxuarrak erakundearen lana zein den azaldu du, nagusiki, Garabide Elkartea kooperazio era berria egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Zehazki, lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituzte euskararen esperientziatik abiatuta.
Arkaitzek zehazkiago Kolonbiako Nasa hiztun komunitatearen egoera zehatza azaldu die, berau kolonbiako konstituzioak hala jasotzen duenez, koofiziala da bere eremuan. Egun 75.000 hiztun dituen arren, arazo asko eta ugariak dituzte: Gizarte mailan talde armatuen eta narkoen bortizkeria etengabea, edo marihuanaren eta kokaren baratzeek, ekoizpenak eta salerosketak sortzen dituzten era askotako arazoak. Baita Kulturaren arloan identitatea higatzen ari delako, edota gobernuak eta administrazioak egunerokoan beste identitatea ezartzen ari direlako. Hizkuntzaren arloan alfabetatze-maila oso apala delako eta idazkeran akordiorik ez dagoelako. Eta, bitartean, banakaren batek baino ez duelako hizkuntza transmititzen etxean.
Horri guztiari aurre egiteko, EHtik duela urte batzuk Garabideren aterkipean, Arkaitz eta beste kide batzuk lan eskerga ari dira egiten, ezagutzaren eta praktika onen transmisioan, baita aholkularitza lanetan ere.
Horren guztiaren berri eman die gure ikastolako ikasleei. Galdera, kezka, jakingura eta elkarrizketa sanoa egon da.