Euskara sustatzeko ekimenak Eguzkibegi ikastolan

HizPro hizkuntza proiektuaren taldea da ikastolan euskararen erabilera sustatzeaz arduratzen dena. Horretarako bide ezberdinak daude, Jaurlaritzaren Hezkuntza saila edota Galdakaoko Udalak babesten dituen programetatik hasI, ikastolak berak bultzatzen dituen ekimenetara. Era berean jarduera hauek eskolan zein eskolaz kanpo lantzekoak dira jarraian ikusiko dugunez.

Eusko Jaurlaritzak babestuta ikastolak abian dituen programei dagokienez, NOLEGA eta ULIBARRI dira aipatzekoak. Batetik, NOLEGA (Normalizazio Legearen Garapena) Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzuak duen atala da eta  Ikastetxean euskara ikasteko klase emankizun formaletatik kanpora geratzen den baina ikasleak euskara bereganatu, landu, sakondu eta erabiltzeko eragin handia duen une, ekintza eta esparru oro sartzen da bere barnean. Batez ere, ikasleengan hizkuntza-gaitasuna eta bat-bateko jariakortasuna bermatu nahi da.  Ez da nahikoa ohiko klase emankizunetan lantzen diren gaitasunak jorratzea eta horregatik, gelako metodologia erabat paradigma komunikatiboetan kokatzeaz gain, eskola esparruko beste hainbat ekimen osagarri ere eskaini beharko dizkio ikasleari.

BEstetik, ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babesten ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna ematen zaio Ikastolari. ULIBARRI programako gure ikastolako hizkuntza normalkuntzako proiektuak euskararen erabilera indartzea duenez helburu nagusi, programan sartuta egoteko, hortaz, gure hizkuntza normalizazioko proiektua eratu behar dugu,  ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalizazioko proiektuek euskararen erabilera indartzea dute helburu nagusi eta horretarako  euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak proposatzen dira. Horretarako, aurten, 2018-2022 urtealdirako plangintza estrategikoa berria landu eta adostu beharko dugu.

Gainera, Ikastolan bertan antolatzen diren euskara eta euskal tradizioaren inguruko ekimenak ezagunak ditugu, Euskararen eguna, Olentzero, Eguen zuri, kandelario, inauteriak, Korrika  esaterako. EHIEren eskutik ere, badatoz hainbat ekimen: Ikasleen irakurketa zaletasuna sustatzeko Juul deritzon kanpaina, HIZPRO mintegietatik urtero datozen proiektu eta proposamenak: ikasleen hizkuntza biografia, neurketak…

Baina ildo beretik Udalak eskaintzen dituen hainbat programen ezarpenaz eta ikastola barruko koordinazioaz ere arduratzen da HizPro taldea, hala nola, Udal mailako Euskararen eguna,  Galdakaoko liburu eta disko azoka, Korrika txikiren antolaketa eta koordinazioa, Idazleak eta Solasaldiak Ikastetxeetan (pertsonaia ezagunak ikasleengana hurbildu eta euskarari  prestigioa ematea helburu duten programak), Aretora.eus (euskarazko zinemaren kontsumoa  sustatzeko programa), LHn ahozkotasuna lantzeko programa, . Azpimarratzekoa da 2012/2013 urtea geroztik udalak antolatzen duen Zuztarluze proiektuan ere parte hartzen duela gure ikastolak. Proiektu hau, Zuztarretatik Ahora egitasmoaren arrimuan loratu da, zeinak Nerbioi–Ibaizabal bailarako euskararen ondare etnolinguistikoa batu eta ikertuta, eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizioa gizarteratzea duen helburu nagusia. Horretarako, baserriz baserri jasotako ondarea ikasleei transmititzeko asmoa duen jolas interaktiboa eta txapelketa bat antolatzen da urtero, Zuztarluze izenpean. Gaur egun sarean (Zuztarluze.com)  jolastu eta jokatzeko moduan dago eta gure aurrekoek erabilitako esaerak eta berbak, ibilitako lanabesak, ohiturak eta abestutako kantak nahiz bertsoak lantzen dira. Ziklo ezberdinetan erabili daitekeen arren, LHko 5-6 eta DBHko 1, 2, 3 eta 4. irakats mailetarako jolasa da.

Bestalde, batez ere ikasle nagusienen artean beharrizana antzemanda eta beraiek gainontzekoengan izan dezaketen eragina kontuan izanik, Ikastola barruan ikasleen euskararen erabilera areagotzeko EUSLE metodologia ezarrita dago DBH mailan. Metodologia hau Soziolinguistikaren klusterrak (Euskaltzaindia, UPV/EHU, Elhuyar, aek, Artez, Ikastolen elkartea, Eusko Ikaskuntza…) ikertutako Aldahitz proiektuaren barne kokatzen da eta lan munduan hizkuntza ohituren aldaketa nola eragin daitekeen aztertzen du. Beraz, enpresa munduan erabiltzen den metodologia bat da, eta oinarria da langile guztiak euskaldun izan arren normalean erdaraz funtzionatzen duten lan-ingurune horietan, “eusle” rola duenak beti euskaraz egiteko konpromisoa hartuta, besteak ere euskaraz egitera bultzatzea. Euskararen erabilera sustatzeaz ari garela, hasle eta eusle rolak ezberdindu ditzakegu, jarrera pertsonalarekin lotuta daudenak. Haslea hainbat egoeratan lehen hitzak, eta ahal delarik ondokoak ere, euskaraz egiten dituena da, mintzakidea euskalduna ote den jakin gabe, edo are, seguruenik euskalduna ez dela pentsatuta ere. Hasleak ez du nozitzen “gatazkaren sindromea” delakoa. Edo aurre egiten dio. Baliteke gero, egoerak horretaratuta, erdarara pasatzea, baina ez du zertan porrot sentipenik izan. Euslea, ordea, dakiten arren normalean euskararik erabiltzen ez dutenekin euskaraz tematzen da. Batzuetan (zenbat eta pertsona gutxiago, errazago), euslea beste guztiak euskaraz jartzeko gai da.

Azken hau gure helburua izanik, Eusle rola betetzen duenari baliabide eraginkorrak erakutsi beharko zaizkio enpresa zein eskola munduan. Erabilerak, ikastolan daukan berezibiko garrantziaz  ohartuta, aurrekoaz gain, 2016/2017 ikasturtean DBH3ko ikasleak Euslider proiektuaren muinean formazioa jaso dute (Udalak gazteen erabileran eta motibazioan eragiteko, diruz laguntzen duen programetakoa). Proiektuaren funtsa, hizkuntza erabileran liderrak direnak identifikatu eta inguruan daudenak “kutsatzeko” baliabideak irakastea izanik,  EusLiderrak saioen helburuak dira: hizkuntzekiko jarrerak landu, eraldaketa sustatu, portaera berriak sortu eta hizkuntza-lidergoa indartu. Honen gaineko formazioa jaso duten ikasle horiek beste mailetako ikasleekin antolatutako aktibitateetan dinamizatzaile lanetan arituko dira. Modu honetan, DBH3 mailako borondatezko ikasleen hizkuntza-lidergoa indartu, gainontzeko ikasleengan eragin eta, mailaz-maila, taldez-talde euskararen erabilera hedatuko dugu. Iaz formazioa jaso zuten 7 ikasle boluntario ari dira aurten DBH3koei formazioa ematen. Izan ere, proiektuaren arrakasta, berdinen arteko hizkuntza ohituran eragitean datza.

Ikasleak helburu duten egitasmo hauek ezinezkoak lirateke irakasleek beraiek formazioa jaso gabe eta zentzu honetan, urtero berritzen den Irale (Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua), Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzuak eskaintzen duen formazioa, jasotzen dute Ikastolako irakasleek.

El grupo HizPro (hizkuntza proiektua) es el responsable de promover el uso del euskara en la Ikastola. Para ello dispone de diversos medios, desde programas impulsados por Gobierno vasco y ayuntamiento, hasta iniciativas propias de la Ikastola. De igual modo, dichas iniciativas se desarrollan tanto en las aulas como fuera de ellas.  

Dentro de los programas impulsados por el Gobierno Vasco, destaca la participación de la ikastola en los programas NOLEGA y ULIBARRI. NOLEGA (Normalizazio Legearen Garapena- Desarrollo de la Ley de Normalización del Euskara) depende del Servicio de Euskara del Departamento de Educación y se encarga de toda acción o temática que, fuera de la actividad reglada (dentro del aula), esté relacionada con el aprendizaje, profundización y uso del euskara. Este programa busca garantizar la competencia lingüística y la capacidad de  comunicación fluida de los alumnos. No es suficiente trabajar las competencias que se desarrollan en las clases ordinarias y por tanto, la metodología no se basa únicamente en paradigmas comunicativos, sino que además debe proporcionar actividades complementarias dentro del ámbito escolar. Precisamente los proyectos para la normalización lingüística que los centros educativos desarrollan dentro del programa ULIBARRI tienen como objetivo impulsar el uso del euskara y para ello proponen iniciativas para expandir y reforzar su uso. 

En cuanto a las iniciativas que se llevan a cabo en la Ikastola en torno al euskara y la tradición euskaldun destacamos Euskararen eguna, Eguen zuri, Korrika u  Olentzero. Sin embargo, el grupo HizPro también se encarga de implantar los programas impulsados por el ayuntamiento y la coordinación de las distintas actividades relacionadas, como son Euskararen eguna,  Galdakaoko liburu eta disko azoka, Korrika txiki, Idazleak eta Solasaldiak Ikastetxeetan, programas que tienen como objetivo acercar a los alumnos a personas conocidas del mundo del euskara etc. A fin de impulsar la afición a la lectura y el consumo de cine en euskara la  ikastola está inmersa en la campaña Juul y el programa Aretora.eus, respectivamente. Cabe destacar que la Ikastola participa desde  2012/2013 en el proyecto Zuztarluze que organiza el ayuntamiento. Dicho proyecto nace de la iniciativa Zuztarretatik Ahora, cuyo objetivo es recoger y estudiar el patrimonio etnolingüístico del valle Nerbioi–Ibaizabal, para difundir a la sociedad el conocimiento popular y tradición cultural de la comarca.  En este sentido, se ha creado un juego interactivo que tiene como objeto transmitir el patrimonio recogido de baserri en baserri y cada año se organiza una competición:   Zuztarluze. Actualmente el juego está disponible en la red (Zuztarluze.com) y se trabajan dichos, palabras que se usaban antiguamente, costumbres, canciones populares, poemas… A pesar de que se puede usar en distintos ciclos, está recomendado para alumnos de LH 5-6 y  DBH 1, 2, 3 y 4.

Por otro lado, ante la necesidad detectada en los alumnos de mayor edad y teniendo en cuenta la influencia de los mismos en los alumnos más jóvenes, se ha implantado la metodología EUSLE para intensificar el uso del euskara. Esta metodología se halla dentro del proyecto Aldahitz del Clúster sociolingüístico (Euskaltzaindia, UPV/EHU, Elhuyar, aek, Artez, Ikastolen elkartea, Eusko Ikaskuntza…) que estudia cómo ejercer sobre los hábitos lingüísticos en el mundo laboral. Por lo tanto, se trata de una metodología que proviene del mundo de la empresa y se fundamenta en conseguir, en un medio laboral en el que a pesar de que todos los integrantes son vasco parlantes se tiende al uso del castellano, se hable en euskara gracias al compromiso adoptado por aquellos individuos que tienen el rol de “eusle” (eutsi-resistir o insistir en este sentido). En relación al fomento del uso del euskara hay que diferenciar dos roles en función de la actitud personal adoptada. En el caso del denominado “Hasle” (iniciador), sus primeras palabras son en euskera independientemente de la situación y aunque no sepa si su interlocutor habla euskara o aún más, incluso aunque piense que seguramente no lo hable. El que tiene este rol no padece del “síndrome del conflicto” o le hace frente, aunque a posteriori la situación lo lleve a pasarse al castellano. Sin embargo, no tiene por qué tener un sentimiento de fracaso.  El que tiene el rol de “Eusle” se empeña en hablar en euskara con aquellos que normalmente no lo usan a pesar de saber euskara. En ocasiones (cuanta menos gente involucrada es más sencillo), el “Eusle” es capaz de conseguir que el resto de personas se comuniquen en euskara.

Siendo este nuestro objetivo,  a los alumnos con el rol de “Eusle” se les enseñará a manejar herramientas efectivas. Para profundizar en esta metodología  en el curso 2016/2017 los alumnos de DBH3 han recibido formación en torno al proyecto Euslider, que estando fuera de la oferta del ayuntamiento, finalmente se nos ha concedido la subvención. El proyecto se basa en formar a los líderes en cuanto el uso del euskara para que sepan “contaminar” a los de su alrededor. Así, los objetivos de las sesiones de  EusLiderrak son: trabajar la postura ante los idiomas, promover el cambio, crear nuevos comportamientos y fortalecer el liderazgo lingüístico. Los alumnos formados en este campo actuarán como dinamizadores en actividades organizadas con alumnos de otros cursos. De este modo, se reforzará el liderazgo de los alumnos voluntarios de DBH3, se influirá sobre otros alumnos y se expandirá el uso del euskara curso a curso, grupo a grupo.

Todas estas iniciativas dirigidas al alumnado no serían posibles sin la formación de los profesores. De hecho, el conjunto de profesores recibe formación dentro del programa Irale (Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua), del Servicio de Euskara del Departamento de Educación y que se renueva anualmente.