Haur Hezkuntza

0 eta 6 urte arteko tarte honetan, Haur Hezkuntzan, ikaslea bere bidearen protagonista bihurtzen dugu, etapa hau bereziki garrantzitsua delako bere garapenean. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, bi proiektu erabiltzen ditugu: Urtxintxa eta Kuku! emozio programa.

Urtxintxa programa 3-6 urte bitarteko haurrei zuzenduriko proiektua da: haurraren interesak eta beharrak kontuan hartuta, jolasa lagun, haurrari norbera izaten lagundu nahi zaio proiektu honen bidez, haurra ikaskuntza prozesu horren jabe eginez.

Kuku Emozio Programa

Oinarrizko emozioak lantzen dituen programa da Kuku!, eta ahozkotasunean oinarritzen da: poza, haserrea, beldurra, tristura, nazka, sorpresa dira oinarrizko sei emozioak, eta horiek lantzeko berariazko elementuak sortu dira bakoitzaren bizipenetatik abiatuta, bizitzako hainbat esparrutan erabili ahal izango direnak.

Programa honen gako nagusietako batzuk dira haurraren izate osoa errespetatzea, haurraren emozioei protagonismoa ematea, komunikazio eta hizkuntza gaitasunak azpimarratzea, ekintza autonomoan oinarritzea eta irekia eta malgua izatea.

Programa hau geletan aplikatzeko material eta baliabide asko dago landuta, irakasle zein ikasleentzat

Zatoz bisitan eta gure hezkuntza ereduari buruzko xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.