HEZKUNTZA ETA ESPAZIOAK

HEZKUNTZA eta ESPAZIOAK

Ikastolak, nolako hezkuntza nolako espazioak hausnarketa martxan ipini du. Datorren urtarrilaren 13an, 18:00etan, ikastolan Aitor Axpe arkitektoak espazioaren eta hezkuntzaren arteko harremanaz hitz egingo digu, Espazioak Hezkuntzaren zerbitzura lemapean.

Hitzaldian metodologia berritzaileek eskatzen dituzten espazio arkitektonikoak azalduko ditu, beste hainbat gairen artean, beti ere, irakasle rola kontuan izanik.

Aitor Axpe arkitektoa eta irakaslea da eta Oskol arkitektura tailerretik hezkuntza, ikaslea ardatza izanik eta espazioen inguruko hausnarketa ahalbideratzen du. Hausnarketa honetan ezinbestekoa ikusten dugu ikastolako komunitate guztiak parte hartzea, denok osatzen baitugu gure ikastola.

Hitzaldiarekin, hasiera emango diogu hiruhilabeteko lanari. Tailerrak izango dira hurrengo pausua eta bertan denok parte hartzeko aukera izango duzue. Espazioak ezinbesteko baliabidea dira garapenean gure helburua prozesu honekin denok amets egiten dugun ikastola irudikatzea da.

Nolako espazioak behar ditugun hausnartzeko prozesu parte-hartzaileari  hasiera emango dion hitzaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Animatu eta etorri!!!!

 

ESPACIOS  y  EDUCACION

El próximo 13 de enero a las 18:00 en la ikastola vamos a dar inicio a un proceso de reflexión sobre los espacios y la educación. Aitor Axpe, arquitecto y profesor, nos va a hablar sobre la relación entre estos dos conceptos bajo el título “Espaziok Hezkuntzaren zerbitzura”.

Nos hablara y nos hará reflexionar sobre la relación e importancia de la arquitectura para poder llevar a cabo una metodología innovadora.

La participación de todos en este proceso-reflexión es necesaria e imprescindible, todos formamos parte de nuestra ikastola.

Con la charla daremos comienzo a un trabajo que continuara con unos talleres en los que todo vamos a tener la oportunidad de participar. Nuestro objetivo es que entre todos dibujemos la ikastola de nuestros sueños.

Os invitamos a formar parte de la charla participativa sobre la reflexión de los espacios.

Animaros y participar!!!