Nolako herritarrak hezi nahi ditugun badakigu, eta horretarako, txikitatik hasi eta ikastolako ikas prozesua amaitu bitartean maila bakoitzean behar dutena eskaintzen die ikastolak. Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako eredua ikas maila guztietara hedatu dugu. Ikastolek euskal curriculumean erroturik dagoen pedagogia integratzailea darabil, konpetentzietan oinarrituriko hezkuntza. Horren ildoan sortu dira hainbat proiektu, eredu eta ikasmaterial eraldatzaileak.
Konfiantzaren
Pedagogia
Haurraren garapen integrala du helburu programa honek, eta garapen horretan berebiziko garrantzia du norberaren emozioak ezagutzea eta erregulatzea, besteenak hobeto ulertzeko. Oinarrizko emozioak lantzen dituen programa da Kuku!, eta ahozkotasunean oinarritzen da: poza, haserrea, beldurra, tristura, nazka, sorpresa dira oinarrizko sei emozioak, eta horiek lantzeko berariazko elementuak sortu dira bakoitzaren bizipenetatik abiatuta, bizitzako hainbat esparrutan erabili ahal izango direnak.
Programa honen gako nagusietako batzuk dira haurraren izate osoa errespetatzea, haurraren emozioei protagonismoa ematea, komunikazio eta hizkuntza gaitasunak azpimarratzea, ekintza autonomoan oinarritzea eta irekia eta malgua izatea.
Programa hau geletan aplikatzeko material eta baliabide asko daude landuta, irakasle zein ikasleentzat.
KiVa
Gure ikastola KiVa ikastola da, ikastola “atsegina”. 2016tik aplikatzen dugu bullying edo eskola-jazarpenari aurre egiteko KiVa programa. Programa hau Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu, eta Turku Unibertsitateak sortu eta garatutako programa da, eta gaur egun jazarpenari aurre egiteko programarik eraginkorrena da. Programa honek jazarpenean hein batera edo bestera parte hartzen duten kide guztiak hartzen ditu kontuan: jazarle zein biktima, baina bai eta gainerako guztiak ere, irakasleak, gurasoak eta gainerako ikaskide guztiak. Izan ere, denok dugu zeregin garrantzitsua eskola-jazarpena galarazten. Programa honen bidez prebentzioa lantzen da batez ere, baina gertatzen diren kasuei heltzeko bitarteko eta baliabideak ezartzen dira ikastolan dagoen KiVa taldearen bidez.
Hezkuntza emozionala
Haurraren garapen integrala dugu helburu eta garapen horretan berebiziko garrantzia du norberaren emozioak ezagutzea eta erregulatzea, besteenak hobeto ulertzeko. Roberto Aguado-ren VEC programan formatuta daude etapa desberdinetako irakasle batzuk eta baita Erresilientzian ere.
Bide horri guztiari osotasuna emateko eta indartzeko, emozioen arloa lantzeko Kuku! Programa erabiltzen dugu ikastolan.
Ikaslearen irteera profila
Eguzkibegi ikastolan argi dugu zer nolako herritarrak nahi ditugun, eta horretarako prestatzen ditugu gure ikasleak, eta horretarako antolatzen dugu ibilbide osoa. Gurean, honako ezaugarri hauek lehenetsi ditugu:
Zatoz ikastola ezagutzera
Ongi etorri, zatoz Eguzkibegi ikastola ezagutzera!
Zure etxean zaude, etorri bisitan eta behar duzun guztia azalduko dizugu.