Skip to main content

Ikasturte honetan gure ikasleek Cambridge English azterketak ikastolan bertan egiteko aukera izango dute.

Azterketa horiek ikastolako ikasleei eta, ikasle izan ez arren, interesa duen edonori zuzenduta daude.

Ekimen honen helburua ikasleei ingeles maila ebaluatzeko eta indartzeko aukera eskaintzea da, ingurune ezagun eta seguruan, betiere ikaskuntza-prozesuaren barruan motibazioa sustatuz.

Gaur egungo gizarte globalizatuan, ingelesaren ezagutza eta erabilera gero eta garrantzitsuagoak dira, bai ikasketetan aurrera egiteko, bai etorkizuneko lan-aukerak zabaltzeko. Hizkuntzak jakitea ez da azterketa bat gainditzea solik; komunikatzeko gaitasuna ere bada, mundura irekitzeko tresna eta kultura desberdinak ezagutzeko era.

Horregatik, ikastolan hizkuntzen irakaskuntzari garrantzi berezia ematen diogu, eta bereziki ingelesaren ikaskuntzari. Ildo horretan Cambridgeko azterketak aukera paregabea eskaintzen dute ikasleen maila ebaluatzeko eta nazioartea aitortutako titulazioa eskuratzeko.

Azterketak 2026ko ekainaren 29an egingo dira ikastolan.

Izen-ematea esteka honen bidez egin behar duzue maiatzaren 10a baino lehen.

Estekan sartzean, ingeles maila eta lekua (Galdakao) aukeratu behar dituzue.
Edozein zalantza argitzeko ikastolara deitu edo mezua idatzi zuzendaria@eguzkibegi.net helbide elektronikora.