BEGIRADA

 

BEGIRADA. Guztiontzat hitz ezaguna den hau hainbat alditan entzun dugu asteburuan EL MARTINET (Ripollet) ikastetxean jaso dugun formakuntzan. Ikastolako 6 irakasle egon gara bertan, umea abiapuntu izanik hezkuntza nola eraikitzen duten ikasten.Ikasketa prozesua bide luze bat da. Bide hau bakoitzak berea egin eta bere erara biziko du, irakasleak bidelagun izanik. 

Ikasi eta irakasteko modua azken urteetan aldatu egin da,ikastola berrikuntza guztien aintzindaria izanik. Honek guztiak ikastola ume eta nerabeen begiekin ikustera eraman gaitu. Beharrizanetik abiatuta behar dutena eramatera.

Bidea ez da erraza izango eta guztion elkarlana ezinbestekoa da (ikasle, irakasle eta ez-irakasleak, guraso eta zerbitzuetako langileak). 

Nolako ikastola nahi dugu? zer nolako espazioak behar ditugu? beharrizanak? indarguneak? Galdera hauek eta sortuko diren beste hainbat galderen erantzuna bilatzeko lehen urratsak eman ditugu jada, aurrerantzean ere bide hau jorratu eta lantzen jarraitu dugu.

Guztiok izango duzue parte hartzeko aukera, adi hurrengo egunetan agertuko diren berriei!!!

 

Eskerrik asko guztioi!!!