Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza EKI metodologia erabiltzen dugu. Euskal curriculumean eta konpetentzien garapenean oinarritzen da, Ikaslearen garapen integrala du helburu metodologia honek. Etapa hau, izan ere, funtsezkoa da orain arteko lanari jarraipena emateko eta aurrera begirako aukerak egiten hasiko delako ikaslea.
Etapa hau bukatzean, ikasle bakoitzari hobekien datorkion bidea aukeratzen laguntzen dio orinetazio mintegiak.

Eki

Metodologia honek konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-proiektua eskaintzen du, ezaugarri hauekin:

•Euskara eta euskal kulturaren transmisioa du oinarri.
•Ikaslearen irteera-profila du helburu.
•Oinarrizko konpetentzia orokorrak ikas-arlo guztietan lantzen dira.
•Integrazioaren pedagogia du ardatz.
•Ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen da.
•Euskara ardatz duen eleaniztasuna garatzen da.
•Konpetentzia digitalaren lanketa unitate didaktiko guztietan txertatzen da.
•Oinarrizko konpetentziak ebaluatzen dira.
•Irakaslearen konpetentzia garatzen da.