IKASTOLAKO ORTUA

   Gu, Eguzkibegi Ikastolako Agenda 21-kin konpromezua hartuta dugun ikasleak, auzolean ari diren bazkideen laguntzaz batera, gure ikastolan ortua egiten hasi gara. Alde batetik, konposta daukagu eginda, hau da, jantokian sortzen ditugun hondakin organikoak bildu eta guk eraiki dugun konpostontzian gordetzen dugu; denborarekin, hondakin horiek ongarri bihurtzen dira eta guk baratzeko lurrarekin nahasten dugu landareak osasuntsu hazteko.

   Bestetik, duela hiru urte, gure inguruko hostoak bildu eta plastikoko poltsetan gorde genituen. Aurten, poltsa horiek zabaldu eta hostoak baratzerako ongarri aberatsa lurrarekin nahastuta aurkitu ditugu.

   Gainera, gure ortuarekin lanean neguan hasi ginenez negutegi bat egin behar izan genuen landareak negua  bizirauteko.