Eguzkibegi Ikastolan Aldapangora izeneko aisialdi talde berria sortu dute guraso talde batek. Egitasmo honek gure seme-alaben heziketan lagungarri izango diren balioak lantzea du helburu, eta aldi berean, ikastolako komunitatea sendotzea.
Aldapangora taldearen bidez honakoak sustatu nahi dira:
Euskararen arnasgune bat sortzea, gure hizkuntza naturaltasunez bizitzeko eta gozatzeko.
Familien arteko harremanak indartzea, elkar hobeto ezagutuz eta laguntza sareak sortuz.
Mendizaletasuna eta naturarekiko lotura sustatzea, ingurunearekin harreman osasuntsua eraikiz.
Gizarte osasuntsu baten aldeko ohiturak bultzatzea, gorputza eta burua zainduz.
Euskal Herriko txokoak ezagutzea, gure kulturaren eta paisaiaren aberastasuna partekatuz.
Lehen irteera: Urkiolamendi — azaroaren 16an
Aldapangoraren lehenengo ekintza Urkiolamendira egingo dugun irteera izango da, azaroaren 16an. Familian disfrutatzeko eguna izango da, mendiaz eta elkarrekin egoteko gozamenez beterikoa.
Izena ematea
Animatzen zaretenok, bidali mesedez izen-emate mezua azaroaren 15a baino lehen dagokion helbidera, pertsona kopurua eta umeen adina adieraziz.
Aldapangora gure lehen urratsa izango da, baina bide luze eta eder baten hasiera ere bai.
Anima zaitezte eta zatozte gurekin mendira!






