Albisteak

Gu, Eguzkibegi Ikastolako Agenda 21-kin konpromezua hartuta dugun ikasleak, auzolean ari diren bazkideen laguntzaz batera, gure ikastolan ortua egiten hasi gara. Alde batetik, konposta daukagu eginda, hau da, jantokian sortzen ditugun hondakin organikoak bildu eta guk eraiki dugun konpostontzian gordetzen dugu; denborarekin, hondakin horiek ongarri bihurtzen dira eta guk baratzeko lurrarekin nahasten dugu landareak osasuntsu hazteko.

Orriak