Eguzkibegi Ikastola

Hezkuntza eredu propioa landu dugu, geurea, kalitatezkoa, eta pedagogia eraldatzailearen bidetik, herritar euskaldun, kritiko eta zoriontsuak hezten ditugu bertan.

Nondik gatoz

Eguzkibegi ikastolan 50 urtetik gora daramatzagu erreferente argia izaten herriko hainbat eta hainbat familiatako seme-alaben heziketan. Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, 60.ko hamarkadan hasi ziren ikastolak egituratzen han eta hemen; Galdakaon, 1966an sortu zen Eguzkibegi ikastola.

Ikastola gara

Eguzkibegi ikastola herriko hainbat gurasoren eskutik sortu zen euskal kulturan oinarritutako heziketa euskalduna eskaintzeko helburuarekin. Zabaleako txaletean gauzatu zen ikastola 1967an, 35 haur eta andereño birekin. Ordutik honainoko bidea erreza izan ez den arren, une oro izan du herria eta herritarren babesa. Urte hauetako guztietako elkarlana kooperatiba batean gauzatu genuen 1973an, bide egokia hautatu genuelako adierazgarri.

Kooperatiba gara

Kooperatiba gara, denon artean eta denontzat bultzatzen dugun proiektua da gurea; atzean, hezkuntza komunitatearen eta gurasoen konpromisoa irmoarekin. Gainera, gure ildo pedagogikoa lantzen dugu, guretik eta guretzat sortutako material didaktikoarekin eta hezkuntza-eredu berritzaileak landuz, etorkizunerako prest egongo diren pertsonako hezteko.

Kokapena

Bide honetan denak du garrantzia, baita gure ikastolaren kokapenak ere, ingurunea eskola bikaina baita. Eguzkibegi ikastola, herrigunetik gertu egonik ere, naturgune baten erdian dago. Inguruan dugu Belaustegiko hariztia, errekak eta hainbat xenda eta naturako ibilbide. Haurren heziketarako osagai garrantzitsua da guretzat, naturarekin harreman estua izanik, ingurunearekiko kontzientzia eta errespetua lantzea.

Zatoz ikastola ezagutzera

Ongi etorri Eguzkibegi ikastolara! Zure etxean zaude, etorri bisitan eta behar duzun guztia azalduko dizugu. 

EGUZKIBEGI IKASTOLA

Jarraitu gehiago ezagutzen