Aurten mikroipuin lehiaketaren I. edizioa antolatu eta landu dugu DBHko ikasleen artean, euskarazko literatur zaletasuna bultzatzeko helburuarekin.

Datorren azaroaren 27an, IKASTOLAK HERRIARI jaialdia ospatuko dugu, Bilboko Euskalduna Jauregian. Beronen berri eman dizuegu aurreko mezu batzuetan, eta hedabideetan ere argitaratu da. Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan ditugu ohikoak diren jai handiak ospatu. Baina gure konpromisoa berretsi nahian, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien izenean, eta denen artean, itxiera orokor bat eman nahi diogu pandemiaren bigarren urte honi.

Urriak 23 - Azaroak 11

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

ESenRED deritzon estatuko Eskola Jasangarrien Sareak aurtengo Nazioarteko Gazteen Konferentzia, CONFINT, Guadarraman antolatuko du. Prozesua hainbat fasetan gauzatzen da. Lehenik eta behin, urterik urte, eskola bakoitzeko CONFINT antolatzen da. Ondoren, ikasturte amaieran, komunitate mailakoa egiten da eta, azkenik, estatu mailakoa.

ESenRED is a statewide Network of Sustainable Schools and this group will organize this year's State Confint in Guadarrama. It is important to remember that Confint is an International Youth Conference. The whole Confint process takes place in several phases: On the one hand, a Confint is held in schools every year. Then, at the end of the school year, a Confint is held at the regional level and, finally, at the state level.